650 lagun inguruk parte hartu dute Aulestiko XII. Ermitarik Ermita martxan
Azpititularra bat, bi edo hiru, zuk erabaki puntua non doan bat, bi edo hiru. Azpititularra bat, bi edo hiru, zuk erabdoan bat, bi edo hiru. Azpititularra bat, bi edo hiru, zuk erabaki650 ibiltarik egin zuten zapatuan, Aulestiko XII. Ermitarik Ermita m...
Azpititularra bat, bi edo hiru, zuk erabaki puntua non doan bat, bi edo hiru. Azpititularra bat, bi edo hiru, zuk erabdoan bat, bi edo hiru. Azpititularra bat, bi edo hiru, zuk erabaki
650 ibiltarik egin zuten zapatuan, Aulestiko XII. Ermitarik Ermita martxa. Dena espero modura atera zen, eta antolatzaileak pozik agertu ziren. Aurten, iaz ez modura, euria egin du, eta parte hartzaile batzuen iritziz horixe izan da iazko parte hartze datura(739) ez ailegatzeko arrazoia.567 lagunek aurretiaz izena emanda zeukatela azaldu zuten antolatzaileek. Gero, momentuan bertan izena emanda, 80 bat lagun gehiagok parte hartu zuten martxan. Lea-Artibaiko herritar askok parte hartu zutela ekintzan nabarmendu zuten antolatzaileek. Horiez gain, 44 boluntario inguru aritu ziren ekimena aurrera ateratzeko lanean.
Ibilbide denak
25 kilometro eduki zituen ibilbide osoak; parte hartzaileak 08:00etan atera dira plazatik. Laburrak, ostera, 10 kilometro eduki zituen, eta horretan parte hartu zutenek 10:30ean ekin zioten bideari, parketik hasita. Ibilbide laburra egin zuten gehienak familian parte hartu zuten.
Bestalde, Ilunzarreraino zihoan 29 kilometroko ibilbide bat ere prestatuta zeukaten antolatzaileek, eta eguraldi txarra eginez gero ibilbide hori ez zutela egingo iragarri zuten. Azkenean, baina, eguraldi txar-txarra ere ez zuenez egin, parte hartzaile batzuk bide horretatik ere pasatu ziren.
Kamisetak ere erabat agortu zitzaizkiela esan zuten antolatzaileek. «Osterantzean, ekintza arazo barik egin da, eta parte hartzaileak ere gustura geratu dira», azaldu zuten.