Eskolapetik hasiko da manifestazioa, enkartelada ibiltaria amaitu eta gero, 20:00ak aldera,
Ibon behingoz kalera! lelopean.
Ibon Iparragirreren egoera larria salatzeko Lekittoko Kalera Kalera dinamikak presoaren “berehalako askatasuna” exijitzen du. Iparragirreren osasuna kritikoa da. Horrela, Espainiako Auzitegi Nazionaleko medikuak dio Iparragirrek edozein gorabehera edukiz gero hil egin daitekeela. Eta hala jakinarazi dio Espainiako Espetxe Zaintzako epaileari.
Epaileak Alcala Meco espetxeko (Madril, Espania) medikuaren esku utzi du Iparragirre aske uztea. “Epaileak ez du bere ardura betetzen”, dio Lekittoko Kalera Kalerak. Espetxeko medikuak, forentseak eta Jose Luis Castro epaileak Ibon Iparragirre espetxetik ez ateratzea kritikatu dute. “Bai epaileak, bai forentseak eta baita ere espetxeko medikuak ondo dakite Ibon azkenetan dagoela, baina hala ere ez dute hartzen hartu behar luketen erabaki zuzen eta gizalegezkoa: Ibon Kaleratzea”.
Manifestaziorako deia egitez batera, preso ondarrutarra aske geratu harte borrokan jarraitzeko konpromisoa agertu dute.
HONEKIN LOTUTA: