Erdi Aroan girotutako azoka hartu du asteburuan Bermeok. Hainbat produktu dastatu eta erosi ahal izan dira Alde Zaharrean jarritako 50 salmahai ingurutan. Halaber, kale animazioa ere izan zen. Aurtengo ikuskizunak jakinmina piztu du, eta Goiko plazan b...
Erdi Aroan girotutako azoka hartu du asteburuan Bermeok. Hainbat produktu dastatu eta erosi ahal izan dira Alde Zaharrean jarritako 50 salmahai ingurutan. Halaber, kale animazioa ere izan zen. Aurtengo ikuskizunak jakinmina piztu du, eta Goiko plazan bilduta, saio ikusgarriagaz gozatzeko aukera izan zuten. Azokaren inguruan, gainera, arkuzko tiroaren taldeak antolatutako jaurtiketak, zeramika tailerrak eta Izaro Abesbatzaren emanaldia ere izan ziren. Bestalde, hirugarren urtez, Lodosako nekazariek piperrak nola erretzen dituzten erakutsi zuten azokan.