Bizkaiko Done Jakue Bidearen Borondatezko Zaintzaile Elkarteak jakitera eman duenez, aurten 7.130 erromesek bisitatu dute Markina-Xemein (apirilaren 8tik urriaren 16ra arteko datuak).
3.087 emakumeak izan dira, iaz baino 123 emakume gehiago (2.964); gizonezkoak 4.043 izan dira (iaz, 3.608). Adina kontuan hartuta 18 urtetik 30 urtera arteko gazteak izan dira gehienak (1.781). Hala ere, aurreko urtean gazte gehiago zenbatu zituzten (1.993). Oro har, baina, 41-60 urte bitartekoen kopurua igo egin da azken urtean; iaz 1.904 izan ziren, eta aurten 2.369.
Jatorria. Erromesen jatorriari dagokionez, euskal herritarrak 228 izan dira, iaz baino 70 pertsona gutxiago (300). Atzerritarren kasuan, gehienak europearrak izan dira:
Alemania (915), Katalunia (830), Frantzia (775), Madril (552), Italia (475) eta Valentzia (451). Horiez gain, besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetatik (264), Kanadatik (134) eta Erresuma Batutik (119) ere etorri dira.