Interesa dutenentzako bihar [urriak 26]
19:00etan jarri du hitzordua Ondarroako Udaleko
Berdintasun Sailak Etxelilan. Aurten ere
Arantza Burgoa irakasle eta kirolzalea izango da taldearen dinamizatzailea.
Kirola
boteretze tresna gisa hartuta, Aringaingan parte hartze guneak
emakumeen ahalduntzea bultzatuko du gorputzaren mugimenduaren eta ariketa fisikoaren bitartez. Alde batetik, koordinazioa, oreka, erresistentzia, indarra, bizkortasuna eta abiadura, malgutasuna, norbere gorputzaren ezaguera mugimendurako gaitasuna bezalako ezaugarriak landuko dira. Beste alde batetik, emakumeak kirola egitera
espazio pribatutik espazio publikora ateratzera bultzatu nahi ditu, taldea osatuko duten partaideen arteko harremanak eratzea ahalbidetuz, erraztuz eta indartuz.
Ondarroako taldearen entrenamendu saio bat.
Maila beharrik ez. Udaleko Berdintasun Sailetik jakitera eman dutenez Aringaingan taldean parte hartzeko
ez da beharrezkoa maila jakin bat edukitzea, helburua nahi duten emakume guztiek parte hartzea baita.
Xede hori lortzeko,
entrenamendu pertsonalizatuak eskainiko ditu Arantza Burgoa dinamizatzaileak.
HONEKIN LOTUTA: Aringaingan taldeagaz egindako ERREPOTAJEA