Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Poligonoetan banda zabaleko sare berria zabaltzeko laguntzak daude

Aintzina Monasterio
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2017/10/25
Urriaren 17an Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Bileran 2017rako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako industrialdeetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak zabaltzeko laguntzen programaren deialdiari buruzko ebazpena onartu zuten. Hain zuzen, ekonomia jarduerak burutzen diren edo burutzea aurreikusita dagoen, eta NGA gune zuri moduan sailkatuta dauden banda zabal ultralasterreko sareak zabaltzeko diru laguntzak ematea da egitasmo horren helburua.

[laguntza eskatu ahal duten enpresa/poligonoak]

NGA banda zabaleko baldintzetan Interneten sartzeko zerbitzuak ahalbidetzen dituen telekomunikazioen azpiegiturarik ez dutenak dira NGA gune zuriak. PEBA ekimenaren bigarren fase honetan, 7.977.068,10 euro bideratuko dituzte 146 enpresa-poligonoetan –1.132 enpresa daude eta 20.575 langile biltzen dira horietan– aurkeztutako proiektuak gauzatzeko. Eta hamasei hilabeteko epea ezarri dute horretarako. Aldundiekin elkarlanean. Egitasmoa Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien arteko lankidetzaren bitartez gauzatuko da.

[laguntza eskatu ahal duten enpresa/poligonoak]

Operadore izaera duten sektore pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak dira deialdi horretan aurreikusitako diru laguntzen onuradunak. Iazko deialdian 225 enpresa-poligonoetan hedatu zuren belaunaldi berriko banda zabaleko sarea (3.346 enpresa eta 48.214 langile izan ziren onuradunak). Beraz, bi deialdiak batuz, 15 milioi euroko laguntzak bideratu dituzte 371 industrialdeetara, eta horrela, Europako Agenda Digitalen bidea jarraitu, eta 4.0 Industria berriaren beharrei erantzun diezaiekete. Laguntza eskatu ahal duten enpresa/poligonoak:
  • Amoroto: Burdinola
  • Berriatua: Gardotza
  • Berriatua: Olaso
  • Etxebarria: Altzaa
  • Etxebarria: Galartza
  • Ispaster: Danobat
  • Ispaster: Basokoetxe
  • Markina-Xemein: Dentici
  • Markina-Xemein: Barinaga
  • Markina-Xemein: Esperantza
  • Markina-Xemein: Otola
  • Markina-Xemein: Urlo
  • Markina-Xemein: Erdotza
  • Mutriku: Antzomendi (Galdona)
  • Mutriku: Mijoa UE 3 Txirritxa
  • Ondarroa: Errenteria

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.