Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Berriatuko Udalak garapen prozesuaren emaitzak aurkeztu ditu

Asier Alkorta
Berriatua
2017/10/26
Berriatuko Udalak herritarren parte hartzean oinarritzen zen ekintza plana abiarazi zuen iaz. Plan hori egitarakoan, herritarrek alor ezberdinetan zer hobetu, aldatu edo kenduko luketen agertu zuten. Horretan, garapenari lotuta zeuden ekarpenak “asko” izan zirela eta, udalak garapen prozesu bat abiaraztea adostu zuen. Eta orain, udalak garapen prozesuaren emaitzak aurkeztu ditu. Hala, urriaren 29ra arte, herritarrek Goiko Lau elkartearen lokalean dagoen erakusketan ikusi ahal dituzte aipatu emaitzak. Ordutegia: gaur eta bihar, 11:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara, eta zapatu-domekan 12:00etatik 14:30era. Lea Artibaiko Garapen Agentziak dinamizatu duen garapen prozesu horretan parte hartu dute baita ere udal ordezkariek eta sektoreetako kideek. “Metodologia parte hartzailea erabili da”.
Herritarrak eta udal ordezkariak, 'Berritxu danok einaz' kanpainako saio batean parte hartzen.

Herritarrak eta udal ordezkariak, ‘Berritxu danok einaz’ kanpainako saio batean parte hartzen.

Argitu dutenez, diagnostiko bat eginez hasi zuten prozesua. Gero, 2030. urterako Berriatuak eduki beharko lukeen garapena adostu zuten. “Amaitzeko, sektorekako ekintza plan bat diseinatuz, garapen hori lortu ahal izateko erronkak eta ekintzak zehaztu genituen”. Udalak argitu duenez, prozesuak iraun duen bitartean Berriatuak sektoreen oreka oinarri duen garapen jasangarria behar duela ikusi da. “Garapen horrek sektoreen arteko elkarlanean oinarrituta egon behar du, eta herriaren izaera mantenduz, euskaldearen garapenagaz batera egin behar da”. Prozesuaren emaitzak Goiko Lauren lokalean herritar guztiei erakusteaz batera, emaitza horiek aurkezteko “beste bitarteko batzuk” ere martxan jarri dituztela azaldu dute udal ordezkariek. Erakusketan, gainera, herritarrek ekarpenak egiteko aukera daukate. Erakusketa amaitzen denean, egindako ekarpenak bildu eta udalaren webgunean argitaratuko ditugu.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.