Asteburu bikaina igaro zuen
Xemein Gazte Ahots Abesbatzak Haur Koruen II. Topaketan. Asko ikasi eta lan handia izen zela aitortu du
Itxaso Jaio Markina-Xemeingo gazte abesbatzaren zuzendariak, hala ere emaitza ezin hobea izan dela azpimarratu du.
Haur korien topaketan parte hartu duten Xemein Gazte Ahots Abesbatzako abeslariak. Argazkia: Itxaso Jaio
Lehen egunean entseguak izan zituzten, goiz eta arratsalde. Bigarren egunean, berriz, ikasitakoa erakutsi zuten Bilboko
La Encarnacion elizan. “Kontzertu dinamiko eta ederra eskaini zen, Antolakuntza (BAE, Bizkaiko Abesbatzen Elkartea), parte hartu genen koruak eta zuzendariak, bai eta irakasten jardun zuten Josu Elberdin eta Saioa Ruiz, oso pozik eta gustura gelditu ginen lortu genuenagaz”, nabarmendu du Itxaso Jaiok.
Guztira, Bizkaiko bederatzi abesbatzetako
126 ume batu ditu ekimenak.
La Encarnacion elizan eskaini zuten emanaldia. Argazkia: Itxaso Jaio