Isuntza Arraun Elkarteak antolatuta,
arraun desafioa egongo da zapatuan [urriak 28] Lekeitioko uretan. Hiru traineru aterako dira uretara,
11:00etatik aurrera: Isuntzaren gizonezkoen arraunlari beteranoen trainerua, Isuntzaren aurtengo gizonezkoen taldea eta Lea-Artibai nesken taldea.
2.000 urteko trainerua eta 2.015ekoa iaz, lehian. Argazkia: Txorixe
Hiru traineruek zehaztuta daukate
erronka. Aurtengo gizonezkoen taldeak ez dietela 30 segundo aterako apostu egiten dute beteranoek; aurtengo taldeak, aldiz, beteranoei 20 segundo aterako dizkietela jokatuko dute, eta neskek, beste biekiko minutu eta erdi ez dituztela galduko diote.
Arraun elkarteak herriko arraunlariak animatu eta norgehiagoka ikustera gonbidatu ditu herritarrak, “desafioa ikusi eta goiz polit bat pasatzera”. Estropada amaituta, urteko bazkaria egingo du Isuntzak Ekaitz elkarte gastronomikoan.