Perretxiko erakusketa egingo dute domekan
Perretxikoak batu eta jateko garaia da. Hala, beste behin ere, urriko azken domeka aukeratu du Foruko Muinogorri elkarteak perretxiko erakusketa egiteko; erakusketa egiten duten 21. aldia da. 11:00etatik 15:00etara bitartean jarriko dute erakusketa, el...
Erakusketa domekan egingo badute ere, zapatu arratsalderako batuta izan beharko dituzte perretxikoak erakusketan parte hartu nahi duten herritarrek, orduan egiten baitute zenbait adituk perretxikoen sailkatzea. Hortaz, parte hartu gura dutenek, zapatu arratsaldean eroan beharko dituzte perretxikoak elkartearen lokalera.
Perretxikoak bereizten
Era guztietako perretxikoak jartzen ditu Muinogorri elkarteak ikusgai. Modu horretan, bertaratzen direnek perretxikoen arteko ezberdintasunak ikusteko aukera izaten dute, eta jatekoak direnak bereizten ikasteko aukera egoten da. 120 eta 200 perretxiko artean jaso izan ohi dituzte.