VII. Arte eta Bakearen topaketak hartuko ditu Gernika-Lumok egunotan
Grafitiaren eta rap musikaren munduko artista, ikertzaile eta galeristekin esperientziak partekatzeko aukera egongo da. Parte hartzea doakoa izango da, baina izena eman behar daGernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegiak eta Gernika-Lumoko Bakearen M...
Grafitiaren eta rap musikaren munduko artista, ikertzaile eta galeristekin esperientziak partekatzeko aukera egongo da. Parte hartzea doakoa izango da, baina izena eman behar da
Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegiak eta Gernika-Lumoko Bakearen Museoak eta Kultur Etxeak antolatuta, VII. Arte eta Bakearen topaketak hartuko ditu bihar eta etzi Gernikak.«Grafitiaren eta rap musikaren munduko artista, ikertzaile eta galeristekin esperientziak partekatzeko aukera» eskainiko dute topaketok, esku hartze plastiko eta bisualen bitartez.
Topaketetara bertaratzen denari hiriko artearen esparruan murgiltzeko gonbitea egingo diote, hartara, «memoria, salaketa eta erresistentzia ekimenetan egiten duten ekarpenaz ohartzeko».
Bihar 09:30ean hasiko dira topaketak, eta 10:00etan egingo dute lehen solasaldia. Iluntzera arte iraungo du egitarauak, eta azken tarterako utziko dute Gorputz Gramatikalak tailerra. AgroArte Kolektiboaren parte hartze prozesu bat da Gorputz Gramatikalak, zeinek ekintza artistiko eta memoriarako espazio bat sortzeko helburua duen. Horretarako, bakearen eraikuntza, erreparazio sinbolikoa eta erresistentzia irudikatzen ditu, maila lokal eta globalean.
Performancea, etzi
Bihar, gorputzaren prestaketa tailerra egingo dute, baina etzi goizean performance ekintza sinbolikoa egingo dute. Hala, bertan parte hartzen dutenek «egia, justizia eta erreparazioa» aldarrikatuko dituzte, gorputzen bitartez. «Memoria, derrigortutako leku-aldatzea, aterpea eta deserrotzearen inguruko errealitateek mugitzen gaituzte, eta horregaz lotuta egin nahi dugu ekintza hau», azaldu dute.
Eguna hip hop eta rap doinuekin bukatuko dute, Pablo Picasso kalean.
Jarduerak gazteleraz izango direla aipatu dute antolatzaileek eta parte hartzea doanekoa izango dela jakinarazi dute; hala ere, izena ematea beharrezkoa izango da. Horretarako, 94-625 35 58 telefonora deitu edo info@gernikagogoratuz.org helbidera idatzi beharko du parte hartu nahi duenak.