Bizkaiko Batzar Nagusiek Ibon Iparragirre presoa aske uztea eskatu dute
EH Bilduk, EAJk eta Podemosek bozkatu dute alde, eta PSEk eta PPk aurka. Legedia betetzeko eskatu diete espainiar estatuko agintariei. Elkarretaratzea egingo dute domekan, OndarroanIbon Iparragirre preso gaixo larri ondarrutarra aske uztea eta legea be...
EH Bilduk, EAJk eta Podemosek bozkatu dute alde, eta PSEk eta PPk aurka. Legedia betetzeko eskatu diete espainiar estatuko agintariei. Elkarretaratzea egingo dute domekan, Ondarroan
Ibon Iparragirre preso gaixo larri ondarrutarra aske uztea eta legea betetzea eskatu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek.Adierazpen bat onartu dute, larriki gaixo dagoen Iparragirrek pairatzen duen egoera muturrekoa dela eta. Espainiari eta bertako agintariei gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko indarrean dagoen legedia kontuan hartzeko eskatu diete, bai espainiar estatuko legedia eta baita nazioartekoa ere.
Idatziaren alde EH Bilduk, EAJk eta Podemosek bozkatu zuten, eta PSE eta PPk, berrriz, aurka. Hiru alderdien aldeko bozkekin atera zen aurrera adierazpena, gehiengoz.
Onartutako adierazpenean, Iparragirrek hiesa oso garatuta duela eta jaso ahal izan dituzten azken analisien arabera bakarrik 20 defentsa dituela nabarmentzen da, eta horrek buruko gaixotasunetan egindako eragina oso kaltegarria izan dela azpimarratzen da.
Batzar Nagusiek onartutako adierazpena dagokion epaitegira zein Justizia Ministeriora bidaliko dute.
Aldarrikapenak
Bestalde, Iparragirreren askatasunaren aldeko aldarrikapenekin jarraitzen dute. Eguaztenean, Leioako kanpusean elkartu ziren, esaterako, hainbat ikasle. Gaur, Lekeition manifestazioa egingo dute Kalera Kalera dinamikak deituta iluntzean, ohiko manifestazioaren ondoren, eta domekan, berriz, elkarretaratzea egingo dute Ondarroako Alamedan, 13:00etan.