Errepubliken aldeko akanpada
Kataluniaren etorkizuna erabakitzear, errepublikaren aldarria kalera ateratzea beharrezko iruditu zaie markina-xemeindarrei. Akanpada egingo dute ZelaianGaur hasi eta domekara bitartean, Euskal Herriko eta Kataluniako errepubliken aldeko akanpada eging...
Kataluniaren etorkizuna erabakitzear, errepublikaren aldarria kalera ateratzea beharrezko iruditu zaie markina-xemeindarrei. Akanpada egingo dute Zelaian
Gaur hasi eta domekara bitartean, Euskal Herriko eta Kataluniako errepubliken aldeko akanpada egingo da Zelaian. Era askotako ekitaldiak batuko ditu ekimenak; eguraldiak lagunduz gero, denak Zelaian egingo direla jakitera eman dute antolatzaileek, ostera, eguraldi txarra eginez gero, Plazabarripea izango da bilgunea.Demokrazia erreala lortzeko modu bakarra Euskal Herria eta Katalunia errepublika bihurtzea dela ikusten dute antolatzaileek. Hori dela eta, «egun erabakigarri hauetan» asteburu osoko ekimen bat antolatzea beharrezko ikusi dute. «Orain gertatuko denak hurrengo hamarkadetan eragina edukiko duelako, eta ez dugulako ikusle izan nahi parte aktibo baino».
Kaixo Errepublikak izeneko ekimenaren egitaraua gaur 22:00etan hasiko da akanpadaren antolaketagaz. Asanblada bat ere egingo da azken orduko egoeraren berri emateko, eta musika emanaldi bategaz girotuko dute gaua.
Gosaldu ostean, 11:00etan hasiko den propaganda eta serigrafia tailerrak zabalduko du biharko egitaraua, eta ondoren, bazkari herrikoia egingo da. Bazka- rian parte hartu nahi dutenek Patxua tabernan, Alarabi belardendan edo 639 28 40 02 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena. 19:00etako Triki poteoak eta 21:30ean hasiko den Lorea Zulaikaren kontzertuak osatuko dute biharko egitaraua.
Hitzaldia
Domekarako hitzaldi bat antolatu dute, eta ondoren, bazkaria, ume eta gazteentzako jolasak eta asanblada egingo dira. Assemblea Nacional Catalanako Silvia Formentik, Independentistak taldeko Txutxi Ariznabarretak eta Askapenako Izaskun Goikoetxeak hartuko dute hitza 12:00etan hasiko den hitzaldian.
Egitaraua zehaztuta badago ere, zabala dela adierazi dute akanpadaren antolatzaileek. Hala, egun hauetako gertakarien arabera jendea batu eta ekimen gehiago antolatzea ere aurreikusten dute.