Garapen prozesuaren emaitzak aurkeztu ditu Berriatuko Udalak
Berriatuko Udalak etorkizunean herriak eduki beharko lukeen garapena zehazteko abiarazitako prozesuaren emaitzak aurkeztu ditu. Goikolau kultur elkartearen lokalean ipini ditu prozesuaren baitan bildutako emaitzak. Erakusketa domekara arte egongo da ik...
Erakusketan, herritarrek ekarpenak egiteko aukera daukate, eta ixten denean, egindako ekarpenak bildu eta udalaren webgunean argitaratuko dituzte.
Iaz abiarazi zuen udalak parte hartzean oinarritutako ekintza plana, eta horretan herritarrek egindako ekarpen «asko» garapenari lotuta zeudela ikusirik, udalak garapen prozesu bat abiaraztea adostu zuen; herritarrek, udal ordezkariek eta sektoreetako kideek parte hartu dute.
Diagnostiko bat egin, 2030. urterako Berriatuak eduki beharko lukeen garapena adostu eta sektorekako ekintza plan bat diseinatuz, garapen hori lortu ahal izateko erronkak eta ekintzak zehaztu dituzte.
Berriatuak sektoreen oreka oinarri duen garapen jasangarria behar duela ondorioztatu dute. «Garapenak sektoreen arteko elkarlanean oinarrituta egon behar du, eta herriaren izaera mantenduz, euskaldearen garapenagaz batera egin behar da».