Iragarri legez, 120 lagunetik gora bildu dira gaur [urriak 28] laugarren Hego Haixe kantu bazkarian. Markina-xemeindarrak ez eze, eskualdeko kantuzale asko bildu dira ekimenean, eztarriak astindu eta ondo pasatzeko asmoz.
13:00etan Kontzekupean batu dira, eta kantu liburuxkak banatu eta gero, trikikantupoteoa egingo dute. Izugarrizko giroa sortu dute Alde Zaharrean eta Zelai inguruetan. Kantuan ez eze, dantzan egitera ere animatu dira batzuk, doinu dantzagarriak lagun. Lea Artibai ikastetxeko jangelara joan dira 14:30ak aldera, eta hantxe jarraitu dute kantuan. Aurreko urteetan egin legez, Angel Mariezkurrena izan da aurkezle eta animatzailea. Eta iaz galiziarrak gonbidatu bazituzten, aurten, Euskal Herrian bizi den fado emakume abeslari batek ere parte hartu du. Giro ezin hobean amaitu dute ohi legez, kantu bazkaria. Parte hartzaileak hurrengo hitzordua noiz helduko zain daude.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.