Barikuan emango diote amaiera ‘Debabarrena berritzen’ egitasmoari, Debegesak
Eibarren duen egoitzan, 09:00etan.
Debegesa agentziak
Elhuyar Aholkularitzarekin eta
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin ‘Debabarrena berritzen, Debabarrenean berrikuntza soziala eraginez’ ekimena garatu du, eta barikuan egingo dute horren inguruko jardunaldia.
Eskualdeko berrikuntza sozialean eragitea izan du helburu proiektuak, eskualdeak dituen erronkei erantzun egokiagoak eman ahal izateko. Horretarako bi lan ildo jorratu dituzte: batetik
eskualdeko sei egitasmo baloratu dira berrikuntza sozialaren ikuspegitik eta bestetik eskualdeko hainbat eragile elkartzeko
topagunea sortu eta hainbat hausnarketa egin dira.
Prozesuari
amaiera emateko eta emaitzak aurkezteko Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzaile
Miren Estensorok eskainiko du hitzaldia; beste bi esperientzia ezagutzeko aukera egongo da.
Izena 943 82 01 10 telefonoan edo
komunikazioa@debegesa.eus helbidean eman behar da.
Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzaile Miren Estensoro. Argazkia: YouTube