Lekeitioko Udalak
Euskaltzaleen Topaguneagaz elkarlanean antolatutako XIII. Kameratoiko sariak banatu zituzten zapatuan [urriak 28] Lekeitioko Ikusgarri zineman. Hemezortzi taldek eman zuten izena parte hartzeko, baina horietatik hamahiruk aurkeztu zuten film laburra. Filmak egiteko
48 ordu izan zituzten parte hartzaileek.
Aurtengo Kameratoia rallyaren irabazlea Udafilms taldearen
Tazan filma izan da. Talde horrek, gainera, hirugarren urtez jarraian irabazi du Kameratoiko sari nagusia. Epaimahaiaren iritziz
Tazan lana izan zen egitura gehien errespetatu zuena. «Hasierako korapiloagaz eta amaieragaz, istorio bat kontatzen du».
XIII. Kameratoiko saridunak, aurkezleak eta udal ordezkariak. Argazkia: Euskal Zine Bilera/Facebook.
Bigarren saria
ondarrutar batek eta mutrikuar batek osatutako Txistana taldearen
Abisal lanarentzat izan zen; «poetikaren bidez hausnarketarako bidea eskaintzeagatik» saritu zuen epaimahaiak. «Helduarazi nahi duen mezua osotasunez biltzen du lanak, bai testu bidez, bai eta bitarteko bisualen bidez ere». Aspektu teknikoari dagokionez, ur azpiko planoek istorioari ematen dioten «indarra eta zentzua» ere azpimarratu zituzten.
Hirugarren saria LPM taldearen
Dzanga?? filmak jaso zuen. Publikoaren saria, ostera, Berta Productions taldearen
Dzanga Jauna-k jaso zuen.
Oro har, lehiaketara aurkeztutako lanen kalitate ona azpimarratu nahi izan zuten bai epaimahaiak eta baita ere antolakuntzak.
Sariak. 1.200 euro, 800 euro eta 600 euroko diru sariak eskuratu zituzten lehen, bigarren eta hirugarren saridunek, hurrenez hurren.
Txistana taldeko kideak (Ondarroa-Mutriku), Lekeitioko Udal ordezkariagaz. Argazkia: Euskal Zine Bilera/Facebook.
Uda Films taldeko kideak. Argazkia: Euskal Zine Bilera/Facebook.