Hego Haixek Markina-Xemeingo kaleak alaitu ditu
Iragarri legez, 120 lagunetik gora bildu ziren zapatuan laugarren Hego Haixe kantu bazkarian. Markina-xemeindarrak ez eze, eskualdeko kantuzale asko bildu ziren ekimenean, eztarriak astindu eta ondo pasatzeko asmoz.13:00etan Kontzekupean batu eta kantu...
13:00etan Kontzekupean batu eta kantu liburuxkak banatu eta gero, trikikantupoteoa egin zuten. Izugarrizko giroa sortu zuten Alde Zaharrean eta Zelai inguruetan. Kantuan ez eze, dantzan egitera ere animatu ziren batzuk, doinu dantzagarriak lagun. Lea Artibai ikastetxeko jangelara joan ziren gero, eta hantxe jarraitu zuten kantuan. Aurreko urteetan egin legez, Angel Mariezkurrena izan zen aurkezle eta animatzailea. Eta iaz galiziarrak gonbidatu bazituzten, aurten, Euskal Herrian bizi den fado emakume abeslari batek ere parte hartu du. Giro ezin hobean amaitu zuten ohi legez, kantu bazkaria. Parte hartzaileak hurrengo hitzordua noiz helduko zain daude.