Lehen garaipenak iritsi dira Mutriku FTko neskentzat eta Artibai FTrentzat
Bi taldeek etxetik kanpo lortu dituzte liga txapelketako lehen garaipenak. Mutrikuarrek euren taldekide Leire Elezgarairi eskaini diote garaipena. Aurrerak jipoia jaso du ZaldupenMutriku Futbol Taldeko neskek eta Artibaik liga txapelketako lehen garaip...
Bi taldeek etxetik kanpo lortu dituzte liga txapelketako lehen garaipenak. Mutrikuarrek euren taldekide Leire Elezgarairi eskaini diote garaipena. Aurrerak jipoia jaso du Zaldupen
Mutriku Futbol Taldeko neskek eta Artibaik liga txapelketako lehen garaipenak eskuratu zituzten zapatuan; mutrikuarrek erraztasunez eta markina-xemeindarrek asko sufrituta.Mutrikuarrek partidu berezia jokatu zuten zapatu arratsaldean Deban, Amaikak Baten aurka. Garaipen gosez zeuden bi taldeak, baina Leire Fernandezen neskek mahai gainean kolpe handia emanda lortu zituzten 3 puntuak. 0 eta 4 irabazi zuten, Olatz Barrosek, Ainhoa Letek eta eta Iera Naberanek bi aldiz sartutako golei esker. Garaipena min hartu berri duen Leire Elezgarai taldekideari eskaini zioten.
Artibaiko mutilek ere garaipena lortu zuten, baina ez sufritu barik. 0 eta 3 aurreratu ziren markagailuan, baina bigarren zatian, Urretxindorrak gehiago estutu zuen, eta markina-xemeindarren akatsak aprobetxatuta, bi gol egin zituzten. 2-3 amaitu zen partidua; Mady Sarr, Lamine Ndong eta Cheikh Coly izan ziren golegileak.
Garaipena lortu zuen beste taldea Lekeitio izan zen. 0-1 hartu zuten mendean Iturrigorri, Iban Andonegik sartutako golari esker. Garaipen horri esker igoera postuetatik puntu bakar batera jarri dira berriz Mikel Badiolak entrenatutakoak.
Mutrikuko mutilek eta Berriatukok berdindu egin zuten, eta biek, gainera, emaitza beragaz, 2-2. Mutrikuarrek Aretxabaletaren aurka jokatu zuten San Migelen, eta Aitor Esnalek sareratutako bi baloiri esker, puntu bat lortu zuten. Berriatukok ere puntu- ak batzen jarraitu nahi zuen iragan asteko garaipenari jarraipena emateko, eta Montefuerteri irabaztea lortu ez bazuten ere, puntu batekin egin zuten buelta; Yakhya Ndong eta Xabier Iparragirre izan ziren golegileak.
Asteburuko jipoia Aurrerak jaso zuen Zaldupeko berdegunean. San Pedro talde sestaoarrak 0 eta 4 irabazi zuen. Hasieratik jarri zitzaien partidua maldan gora Ibon Lopezen mutilei, eta neurketa txarra jokatuta, ez ziren gai izan etxean punturik lortzeko.