Lurretik loratzen den erreparazioa
Gernika Gogoratuzek antolatuta, Artea eta Bakearen topaketak egin dituzte asteburuan, Gernika-Lumon. Salaketa, memoria eta erreparazioa izan dira ildo nagusiak.Memoria, salaketa eta erresistentzia ekimenetan egiten duten ekarpenaz ohartarazteko». Gern...
Gernika Gogoratuzek antolatuta, Artea eta Bakearen topaketak egin dituzte asteburuan, Gernika-Lumon. Salaketa, memoria eta erreparazioa izan dira ildo nagusiak.
Memoria, salaketa eta erresistentzia ekimenetan egiten duten ekarpenaz ohartarazteko». Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegiak Gernika-Lumoko Bakearen Museoagaz eta Kultur Etxe- agaz antolatu dituen VII. Arte eta Bakearen topaketen baitan, bakea eta erresistentziaren ideiak uztartzen dituen kale ikuskizuna ekarri du Gernika-Lumora. Asteburuan egin dituzte topaketok, eta zapatu arratsaldean egin zuten Gorputz Gramatikalak izeneko performan- cea, Picasso kalean.Merkurio iturriaren parean, giza gorputzak lurretik loratzen erakutsi zituzten antzezleek.
AgroArte Kolektiboaren parte hartze prozesu bat da Gorputz Gramatikalak programa, eta ekintza artistiko eta memoriarako espazio bat sortzea du helburu. Bakearen eraikuntza, erreparazio sinbolikoa eta erresistentzia irudikatzen ditu, maila lokal eta globalean.
Grafitiaren eta rap musikaren munduko artista, ikertzaile eta galeristekin esperientziak partekatzeko aukera ere eskaini dute topaketok, esku hartze plastiko eta bisualen bitartez.
Erresistentzia
Hiriko artearen esparruan murgiltzeko gonbitea ere egin dute; hartara, «memoria, salaketa eta erresistentzia ekimenetan egiten duten ekarpenaz ohartzeko. «Memoria, derrigortutako leku-aldatzea, aterpea eta deserrotzearen inguruko errealitateek mugitzen gaituzte, eta horregaz lotuta egiten dugu ekintza hau», azaldu dute antolatzaileek.
Barikuan hasi ziren Arte eta Bakearen topaketak, gorputzaren prestaketa lantzeko tailerragaz, eta zapatuan, iluntze partean eman zioten amaiera egitarauari, hip-hop eta rap kontzer- tuekin. Angolatik, Senegaletik (Afrika), Kolonbiatik (Hego Amerika) zein Euskal Herritik heldutako talde eta musikariek kontzertua eman zuten Merkurio aurrean jarritako agertokian.