Iñigo Perezek eta Irati Velascok irabazi dute Mutrikuko XV. Herri Krosa
Ibilbide luzea eta berezia egitera doazenek 08:00ean dute irteera ordua, eta 10 km-koaren parte hartzaileek 10:30ean. Urregarain, Garatxagan eta Lekerikan hornidura guneak jarriko dituzteIñigo Perez markina-xemeindarra eta Irati Velasco mutrikuarra na...
Ibilbide luzea eta berezia egitera doazenek 08:00ean dute irteera ordua, eta 10 km-koaren parte hartzaileek 10:30ean. Urregarain, Garatxagan eta Lekerikan hornidura guneak jarriko dituzte
Iñigo Perez markina-xemeindarra eta Irati Velasco mutrikuarra nagusitu dira Mutrikuko XV. Herri Krosean.Perez izan zen zapatu arratsaldean jokatu zen krosean korrikalaririk azkarrena. Markina-xemeindarrak 36 minutu eta 37 segundo behar izan zituen Deba- rainoko joan-etorria egiteko. Velascok 50 minutu eta 35 segundotan egin zuen.
Goiko Plazan hasi eta Debarainoko 10 kilometroak ordubete baino gutxiagoan egin zituzten parte hartzaile gehienek.
Zenbait korrikalarik itzuleran Debatik atera eta kostaldeko bideko lehen zatia izan zela gogorrena aitortu zuten.
Mutiletan bigarren sailkatua Ander Rodilana ondarrutarra izan zen, 37.26ko denborarekin, eta hirugarrena, berriz, Jose Antonio Cirujano; Rodilanarengandik 20 segundora sartu zen.
Nesketan, alde handiarekin irabazi zuen Velascok, bere atzetik sartu ziren korrikalariek zazpi bat minutuko atzerapena eduki baitzuten; Naia Blanco eibartarrak 57 minutu eta 14 segundo behar izan zituen, eta Maribel Arrokero ondarrutarrak, 57 minutu eta 40 segundo.
Nabarmentzekoa da, bai nesketan bai eta mutiletan ere, Lea-Artibai eta Mutrikuko korrikalariek lortu dituzten emaitzak; bi mailetako lehenengo hiru sailkatuetatik lau izan ziren bertokoak.
Zafra, herriko azkarrena
Herriko korrikalarien sailkapena, berriz, Beñat Zafrak irabazi zuen, 38 minutu eta 16 segundoko denborarekin. Atzetik sartu ziren Bingen Arrasate (39.15) eta Aitor Mendizabal (41.58).
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, guztia ondo atera zen, eta emaitzagaz pozik geratu dira. Eskerrak ere eman nahi izan dizkiete bertaratu ziren parte hartzaile, ikusle zein laguntzaile guztiei.
Bereziki umeen krosean parte hartu zuen neska eta mutil kopurua nabarmendu nahi izan dute, etorkizuna beraiek direla azpimarratuz.
Azkenik, krosean parte hartzen ez duten guztiei datorren urtera begira animatzeko deia egin diete, «lasterketa oso polita» delako.