Irakurketa eta mahai jokoetarako Letra Etxetxoa
Merkurio iturriaren parean, Letra Etxetxoa ekimena aurkeztu zuen Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok joan den barikuan. Herriko ikastetxe eta ikastoletako 200 bat ikasleren aurrean egin zuen aurkezpen ekitaldia. Alkateak aipatu zuenez, Euskal Her...
Merkurio iturriaren parean, Letra Etxetxoa ekimena aurkeztu zuen Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok joan den barikuan. Herriko ikastetxe eta ikastoletako 200 bat ikasleren aurrean egin zuen aurkezpen ekitaldia. Alkateak aipatu zuenez, Euskal Herrian lehenengoz martxan jarritako ekimen horrek «adin guztietako herritarren artean irakurketa eta mahaiko jolasak bultzatzea» du helburu. Liburutegi mugikor baten funtzioa beteko duen etxe itxurako gune bat da, batera eta bestera mugituko dutena. Hain justu, udaberrian eta udan izango du herriak ekimen berri horregaz gozatzeko aukera. Urtaro bi horietan, udalerriko aisialdirako guneetan eta parkeetan jarriko dute Letra Etxetxoa, eta horren barruan, herritarrek eskuragarri izango dituzte era askoko liburu eta aldizkariak zein adin guztietatarako jolasak.