Ondarroako
Ekologikoak ekodendak antolatuta, osasuntsu jateko eta aldi berean sukaldean denbora gutxi igarotzeko aholkuak emateko hitzaldia egongo da
azaroaren 7an, 18:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Hizlaria Marketa Kadlecova Ekologikoak dendako bloger eta coach nutrizionala izango da.
Aurreratu dutenez, Kadlecovak bertaratzen direnei
egokitutako solasaldia eskainiko du. “Elikadura osasuntsua izango da jorratuko den gai garrantzitsuena. Hortik aurrera, gai ezberdinak landuko dira”. Sukaldatzeko orduan eragozpenik handiena denbora izaten dela kontuan hartuta, Kadlecovak trikimailu batzuk azaldu eta sukaldean denbora aurrezteko aholuak emango ditu. “Osasuntsu jatea eta sukaldean denbora gutxi igarotzea posible da, norberak nahi badu behintzat”.
Azalpenak emateaz gain, sukaldaritza saio azkar bat ere eskainiko du; jaki gozo eta nutritiboak prestatzen irakatsiko du, modu erraz, arin eta efiziente batean. “Entzuleek sukaldeko eginbeharrak antolatzen eta denbora aurrezten
ikasiko dute”.
Marketa Kadlecova. Familiako ama izateaz gain,
Ekologikoak ekodendako blogerra da Kadlecova. Horrez gain, food coach-a ere bada, eta nutrizionista izateaz gain,
Holistic Nutrition Master Practitioner Certificate ikasketak egiten dagago Ameriketako Estatu Batuetako
Bodymind Institute-n. “Niretzako ere eragozpenik handiena denbora izaten da. Horregatik, ahalegintzen naiz sukaldean ahalik eta hoberen antolatzen, debora gutxian jaki osasuntsuak sukaldatu ahal direlako”.