Arrakasta handiz ospatu zen domekan [urriak 29], Artibai Mendigoizale Taldeak Izarbidean elkartearekin batera antolatutako Orientazio Ibilaldia. Antolatzaileek espero baino ume eta nagusi gehiagok parte hartu zuten ekimenean,
170 lagun inguruk.
Artibai Mendigoizale Taldeko Jabier Arrate azalpenak ematen Orientazio Ibilaldiaren hasieran.
10:00etan batu ziren mendigoizaleak Arkupean eta mapak hartu eta oharrak entzunda ekin zioten bideari, taldeka. Mundu guztiak egiteko moduko
bi ibilbide jarri zituzten aukeran antolatzaileek, eta eguraldia ere lagun,
gustura ibili ziren ume eta nagusiak bidean izkutatutako perretxikoen bila.
Mendigoizaleak bidean zehar.