Zahartzaroari buruzko '¿A dónde vamos?’ dokumentala aurkeztuko dute Markina-Xemeinen
Marian Gerrikabeitia zuzendariaren Nora goaz? (¿A donde vamos?) dokumentala emango dute eguenean [azaroak 2] Markina-Xemeingo Esperantza eraikineko aretoan. Zahartzaroaz hausnartzen du dokumentalak, lehenengo pertsonan, protagonistek kontatuta.
Jakinminak eraman zuen Marian Gerrikabeitia adinekoen bizimoduez ikertzera. Hala, hamabi pertsonen testigantzak jaso ditu zuzendariak ikusentzunezkoan. Zahartzaroa, errealitatetik hurrun dauden aurreiritzi eta estereotipoez josia dagoela ikusi du Gerrikabeitiak, eta protagonistei eurei eman die hitza bizitzaren aldi hori zer-nolakoa den azaltzeko. Zahartzaroari lotutako gai ezberdinak jorratzen ditu dokumentalak, maitasuna, sexua, heriotza eta itxaropenak besteak beste.
17:30ean hasiko da emanaldia, eta Marian Gerrikabeitia zuzendariak berak aurkeztuko du. Sarrera doan izango da, aretoa bete arte. Oraintsu hil den, Lea-Artibaiko nagusien elkarteekin lotura handia izan duen Sabin Ipiña Pertsona Nagusien Foru Kontseiluaren sustatzailea ere agertzen da dokumentalean.