Zapatilak prestatzen joan behar dira lekeitiarrak,
zapatuan [urriak 4] lehiatuko da eta, herrian zehar,
Lekitto Bixirik herri krosa. Momentuz 52 korrikalarik eman dute izena, horietatik 15 neskak, eta gehiago ere izango direla aurreikusten dute antolatzaileek. Izan ere, umeren batzuk izena eman duten arren %95ak frogaren egunean bertan ematen du izena, eta iazko 90 parte hartzaileetako 34k bakarrik eman zuten izena aldez aurretik, helbide elektroniko bidez.
Aldez aurretik izena emateko aukera kontuan hartzekoa da, hala ere.
lekitxobixirik@hotmail.com posta elektronikora idatzita izena ematen dutenek 5 euro ordainduko dute, egunean bertan izena ematen dutenek, berriz, 7 euro. Gaur [azaroak 2] izango da izena helbide elketronikoz emateko azken eguna.
VI. Lekitto Bixirik Herri Krosa
Hala ere, egunean bertan parte hartzea erabakitzen duenak
10:30etik aurrera aurkituko du izena emateko mahaia herriko plazan.
2003 eta 2014 bitartean jaiotako umeek ez dutela ordaindu beharko zehaztu dute antolatzaileek.
Lau proba. 6 urtetik gorako guztiek izango dute aringa-aringa egiteko aukera. Lau proba egongo dira adineka banatuta.
11:30ean hasiko dira umeen lasterketak. Lehenengo
2011-2014 urte bitartekoak egingo dute aringa-aringa 450 metroko ibilbidea eginez. Horien atzetik,
11:45ean,
2007-2010 urte artekoak, 1.050 metroko ibilbidea egingo dute, eta
2003-2006 urte bitartekoek 1.400 metroko ibilbidea bete beharko dute
12:00etan herriko plazatik irtenda. Ume eta gaztetxoen lasterketak portuan zehar izango dira.
Azken lasterketa
15 urtetik gorakoentzakoa (2002 urtetik aurrerakoak) izango da.
12:15ean hasiko dute krosa, eta herrian zehar luzatuko den
5 kilometro eta erdiko ibilbidea osatu beharko dute.