Depresioa eta antsietatea menpean izateko estrategiak landuko dituzte Lekeition
Depresioa eta antsietatea menpean izateko estrategiak erakutsiko dituen tailerra emango dute azaroan, Lekeition. Lekeitioko Udaleko Emakumea eta Berdintasun Batzordeak antolatutako ekimena emakumeei zuzenduta dago batez ere.
Hiru saio izango dira guztira, eta datozen hiru eguenetan emango dituzte azaroaren 9an, 16an eta 23an. Hiru klaseak kultur etxean eskainiko dituzte 17:00etatik 19:00tara.
Parte-hartzaileek, eguneroko patologia eta tratamendu farmakologikoei buruzko alternatibak ezagutuko dituztela jakitera eman dute antolatzaileek. “Era berean, genero-estereotipoek eta genero-determinatzaileek osasunean duten eraginari buruz hausnartu nahi da bai eta familiaren eredua eta honek beraien osasunean duen eragina ere”.
Tailerrean parte hartu nahi dutenek datorren martitzenera arte [azaroak 7] eman dezakete izena 94 603 41 00 telefono zenbakira deituta edo agurtzane-ongintza@lekeitio.eus helbidera idatzita.