Haitz Nagusije elkarteak merkatu txikia antolatu du zapaturako
Alde Zaharreko Haitz Nagusije auzo elkarteak merkatu txikia zabalduko du zapatuan. Horretan, herritarrek bigarren eskuko objektuak salerosteko edo trukatzeko aukera edukiko dute.Ohi legez, Goiko Plazan jarriko dituzte salmahaiak, 10:00etatik 14:00etara...
Ohi legez, Goiko Plazan jarriko dituzte salmahaiak, 10:00etatik 14:00etara.
Koadroak, bitxiak, jostailuak, arropak, eskulanak, liburuak, diskoak…, parte hartzaileek denetik sal dezaketela azaldu dute elkarteko arduradunek. Gainera, eskulanak egiten trebeak diren herritar horiek ere parte hartzera animatu dituzte, artisauek ere lekua daukate-eta azokan.
Merkatu txikian parte hartu gura duten horiek, hala ere, aurretiaz eman beharko dute izena, Gizarte eta Kultura Etxean (94-617 91 55).