Euskal Herriko Surf Federazioak lehen aldiz antolatu duen Euskal Herriko Gazte Surf Zirkuituaren hirugarren proba jokatuko da domekan [azaroak 5] Mendexako Karraspio hondartzan. Asteburu honetarako egin du deia federazioak, eta eguraldia eta olatuak kontuan hartuta, domeka goizean hastea erabaki dute.
Karraspioko uretan jokatu den Kantauri Surf Ligako proba. Argazkia: Artzabal Surf Elkartea
Lau probak osatzen dute guztira, Euskal Herriko Surf Zirkuitua, eta
bi mailatan jokatzen ari da: 14 urtetik beherakoak eta 18 urtetik beherakoak. Lehen proba Getxoko Barinatxe hondartzan egin zen, bigarrena Donostiako Zurriolan, eta abenduko bigarren asteburuan jokatuko da azkena, Plentzian. Surflari gazteak maila ona ari dira erakusten.
14 urtez azpiko surflariak izango dira lehenak Karraspio hondartzako uretara sartzen, eta itsasoak aukera emanez gero, 18 urte azpikoak izango dira hurrengoak. Hala ere, itsasoaren egoeraren arabera txapelketak aldaketak izan litezkeela azpimarratu du federazioak. Lea-Artibaiko Artzabal Surf Elkartekoek azaldu dutenez, itsasoak aukerarik ematen badu 18 urtez azpikoen norgehiagoka hurrengo astebururako utziko dute.
Hauek izango dira domeka goizeko
ORDUTEGIAK:
- 08:00. CALL: 14 urtez azpiko umeak mutilak/neskak
- 08:20. 14 urtez azpiko umeak, mutilak – R1
- 09:00. 14 urtez azpiko umeak P1, mutilak P2 neskak – 1/4
- 10:20. 14 urtez azpiko umeak P1, mutilak P2 neskak – 1/2
- 11:00. 18 urtez azpiko gazteak, mutilak – 1/4
- 12:20. 18 urtez azpiko gazteak, neskak – 1/2
- 13:00. 14 urtez azpiko umeak, neskak – 1/2 W/W
- 13:40. 14 urtez azpiko umeak, mutilak – 1/2 M/M
- 14:20. 18 urtez azpiko gazteak, neskak – 1/2 W/W
- 15:00. 18 urtez azpiko gazteak, mutilak – 1/2 M/M
- 15:40. FINALAK
- 15:40. 14 urtez azpiko umeak, neskak
- 16:00. 14 urtez azpiko umeak, mutilak
- 16:20. 18 urtez azpiko gazteak, neskak
- 16:40. 18 urtez azpiko gazteak, mutilak
- 17:30. SARI BANAKETA
Guztira
48 surflari gaztek hartuko dute parte Karraspion lehiatuko den Euskal Herriko Gazte Zirkuituaren hirugarren jardunaldian: 18 urtetik beherako 12 mutilek eta 7 neskak, eta 14 urtetik beherako 10 neskak eta 19 mutilek.