Zapatuan [azaroak 4],
12:30ean,
Zena eta Dena erakusketa zabalduko dute Markina-Xemeingo kartzela zaharrean. Eremuak-en Harriak programaren barruko ekimenak
hiru artisten lanak biltzen ditu:
Ignacio Garcia Sanchez,
Gabriele Muguruza Goenaga eta
Paula Prieto Fdez de Velasco. Erakusketako komisarioa, berriz, Oier Iruretagoiena Arregi izango da.
Inaugurazio egunean komisarioagaz eta artistekin batera egingo den bisita gidatuan egongo da hiru artisten lana ezagutzeko aukera. Horretaz aparte erakusketa ezagutu nahi duenak
zapatu eta domeketan bisitatu ahalko du
12:00etatik 15:00etara.
Astelehenetik barikura joan nahi izanez gero, hitzordua jarri daiteke aurrez Uhagon kulturguneagaz kontaktuan jarrita. Horretarako 94-616 63 03 telefono zenbakira deitu edo kulturgunea@uhagon.com helbide elektronikora idatzi behar da.
Markina-Xemeingo Kartzela Zaharra
Hilabetez zabalik egongo den erakusketagaz gainera,
Gerard Ortinen soinu-instalazioa egongo da abenduaren 2an, 12:00etatik 20:00etara
Arretxinagako ermitan.
Kokapen berezia. Markina-Xemeingo kokapen berezi bi aukeratu dituzte ekimenetarako. «Biak dira izaera handiko lekuak, historiaren marka asko dituztenak. Kartzelako erakusketak eta ermitako ekitaldiak
lekuekin bat egiteko asmoa dute», aurreratu dute.
Kartzela zaharra ez da jada erabiltzen, baina aurreko jardueraren arrastoz beteta dago. Horretaz baliatuta, etorkizuneko fikziozko arrasto berriak proposatuko ditu bertan Ignacio Garcia Sanchez artista madrildarrak. Gabriele Muguruza Goenaga donostiarraren kartoizko artelanek, eta Paula Prieto Fernandez de Velasco santandertarren marrazkiek osatuko dute erakusketa.