Azkarate Bermeo Urdaibai taldean aritu da azken bi urteetan, baina aurretik ere Orion aritua da.
Martinez, berriz, Ondarroako
Antiguako Ama traineruko arraunlaria izan da beti, eta TKE ligan denboraldi bat lehiatu ondoren hartu du talde gipuzkoarrerako bidea.
Bi arraunlariek
jauzi handia eman dute kirol ibilbideetan azken urteetan. Mikel Azkaratek
bi liga eta Kontxako bandera bat lortu ditu bermeotarren ontzian, besteak beste, eta Iban Martinezek, berriz, iaz
KAE-1 ligatik TKE ligarako igoera eta aurten 8. postu eder bat lortu du herriko ontziagaz. 17 bandera lortu ditu
Antiguako Ama-n zazpi urtean.
Azkarate Orion ariko da, eta Kolungak, berriz, de Bermeon jarraituko du. Argazkia: @wazkara
Orio aurten Kontxako irabazlea izan da, eta 2018 denboraldian ere
Jon Salsamendi entrenatzailea izango da taldearen gidaria.
Bestalde,
Erlantz Egia gernikarra Ondarroa Arraun Elkarteko arraunlaria izango da datorren denboraldian. Urdaibaitik dator, eta 25 urte ditu. Azkenik,
Alain Kolunga arraunlari ondarrutarrak datorren urtean ere Urdaibain arraun egingo du.