Bermeoko Udala margoketa lanak ari da egiten, aurretik asfaltatu dituzten guneetan. Era berean, Talako bankuak konpondu eta margotu dituzte (argazkian), eta hainbat edukiontzi gune (Arresin, Atalden…) margolanen bidez atonduko dituzte. Beste alde...

Bermeoko Udala margoketa lanak ari da egiten, aurretik asfaltatu dituzten guneetan. Era berean, Talako bankuak konpondu eta margotu dituzte (argazkian), eta hainbat edukiontzi gune (Arresin, Atalden…) margolanen bidez atonduko dituzte. Beste alde batetik, kale batzuetan zebrabideak margotu dituzte; besteak beste, Zubiaur Tar Kepan, Artike bidean, Atalden eta Aritzatxu bidean. Iriste erraztasuna hobetzeko, ibilgailuen abiadura murrizteko eta segurtasuna bermatzeko, bestalde, herriko lau zebrabide altxatu dituztela gogorarazi du zerbitzuetako zinegotzi Benito Ibarrolazak.