16 probalarik jokatuko dituzte datorren asteko Etxebarriko zaldi probak
Kintxopekoetan sei parte hartzaile egongo dira, eta nagusietan, ostera, hamar. 800 kiloko Etxebarriko harria erabiliko dute. Irabazle bakoitzak 800 euro, manta eta txapela jasoko dituAzaroaren 10etik 14ra zaldi probak jokatuko dituzte Etxebarrian. Joan...
Kintxopekoetan sei parte hartzaile egongo dira, eta nagusietan, ostera, hamar. 800 kiloko Etxebarriko harria erabiliko dute. Irabazle bakoitzak 800 euro, manta eta txapela jasoko ditu
Azaroaren 10etik 14ra zaldi probak jokatuko dituzte Etxebarrian. Joan den urtean ez modura, lehen bi egunetan kintxopekoekin hasiko da dema, eta ondorengo hiru egunetan nagusien txanda izango da.Parte hartzaileen artean, bertoko probalari ezagunak daude, beste urte batez. Kintxopekoetan, Aulestiko Aitor Alzaa lehiatuko da lehenengo gauean; eta biharamunean, Etxebarriko Adorrixa anaiak, Maumeko Baraiazarra eta Nabarniz jatetxea.
Nagusietan, hamar probalarietatik lau izango dira Lea-Artibaikoak. Azaroaren 12ko saioan, Aulestiko Juan Uriarteren zaldiak egingo du dema; azaroaren 13an, Maider Uriarte aulestiarrarenak lehiatuko du; eta azken egunean, Markina-Xemeingo Patxua tabernakoen eta Aulestiko Kobaren abereek.
Betiko legez, abereak 400 kilotan sartu beharko dira, eta gorako kilo bakoitzeko kilo bateko gainkarga izango dute saioak hasi baino ordubete aurretik pisatuko dituzte. Zaldi bakoitzak bi itzain libre eroango ditu.
Hala, deman 800 kiloko Etxebarriko harria erabiliko dute, 50 kiloko txapagaz. Saio bakoitza ordu erdiko izango da.
Sariei dagokienez, batean zein bestean, txapeldunak 800 euro, Irubide Tabernak emandako txapelak eta Olaia jatetxeak eta Otsolo tabernak emandako mantak irabaziko ditu.
Lehenengotik seigarrenera, denek daukate saria. Gainontzekoek 300 euroko dieta jasotzeko gutxienez txapeldunen markaren %70 egin beharko dute.