Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Azaroan odola noiz eta non eman ahal izango den jakinarazi dute

Lea-Artibain eta Busturialdean azaroan zein herritan eta zein egunetan odola eman ahal izango den jakinarazi dute.Azaroaren 6an, esaterako, Gernika-Lumon eta Markina-Xemeinen egongo da odola emateko autobusa. Goiz eta arratsaldez egongo da autobusa Ger...

Lea-Artibain eta Busturialdean azaroan zein herritan eta zein egunetan odola eman ahal izango den jakinarazi dute.

Azaroaren 6an, esaterako, Gernika-Lumon eta Markina-Xemeinen egongo da odola emateko autobusa. Goiz eta arratsaldez egongo da autobusa Gernikan, Artekale kalean. Eta goizez izango da odola emateko aukera, berriz, Markina-Xemeingo plazan. Gernikan 13an ere egongo da autobusa goiz eta arratsaldez. Hilaren 14an eta 17an Bermeon jarriko dute Lameran; goizez lehenengo egunean eta arratsaldean bigarrenean. Ondarroan ere hilaren 17an eman ahalko da odola, Itsasaurre pasealekuan jarriko duten autobusean, arratsaldez.