Etxetik kanpoko lehen garaipena lortu du Bermeok Artunduagan
Basconiaren kontra 1-2 nagusitu da, Aimar Ciden eta Ekaitz Azkuenagaren golekin. Bihar Beasain hartuko du Itxas Ganen. Denboraldia hasi zutenetik etxean hiru garaipen lortu ditu2017-2018 denboraldia hasi zutenetik Bermeo etxetik kanpo garaipenik lortu ...
Basconiaren kontra 1-2 nagusitu da, Aimar Ciden eta Ekaitz Azkuenagaren golekin. Bihar Beasain hartuko du Itxas Ganen. Denboraldia hasi zutenetik etxean hiru garaipen lortu ditu
2017-2018 denboraldia hasi zutenetik Bermeo etxetik kanpo garaipenik lortu barik egon da, eta herenegun 2-1 nagusitu zen CD Basconiaren kontra.Etxeko taldea aurreratu zen 14. minutuan markagailuan, Tasconen golagaz. Ondoren, Aimar Cidek lortu zuen banako berdinketaren gola 25. minutuan, eta emaitza horregaz heldu ziren atsedenaldira.
Sergiok lesionatuta zelaia utzi behar izan zuen, eta haren ordez sartu zen Cid. Lehen zatia amaitu aurretik, bigarren gola egitekotan izan zen gernikarra, baina baloiak zutoina jo zuen.
Garaipenaren gola, berriz, Ekaitz Azkuenagak sartu zuen 72. minutuan. Etxeko taldea berdinketa lortzen ahalegindu zen arren, bermeotarren defentsak ez zien helburua lortzen utzi.
Defentsa lan sendoagaz batera, jokaldi onak ere egin zituen Bermeok, eta Azkuenaga eta Cid golegile moduan estreinatu ziren taldean.
Eguaztenekoa denboraldiko laugarren garaipena izan da. Aurreko hiruretatik azkena, urriaren 28an lortu zuen Aurreraren kontra (1-0). Urriaren 12an lehiatutako 8. jardunaldiko partidan 2-1 irabazi zion Santutxuri. Denboraldiko lehenengo garaipena, berriz, irailaren 30ean eskuratu zuen Deustoren kontra (1-0).
Aipatu lau garaipen, lau berdinketa eta lau partida galdu ostean, 16 puntu bilduta, 3. mailako 4. multzoko sailkapenean hamahirugarren dago talde bermeotarra. Puntu kopuru bera daukate, hain zuzen, aurretik dauden Amurriok, Zamudiok eta Deustok ere.
Bi jardunaldi lau egunetan
3. mailako taldeek aste honetan bi jardunaldi dituzte. Bermeok SD Beasain hartuko du Itxas Ganen bihar (17:00).