Gernikako indabaren txanda
Azken aurreko azoka berezia egingo du Gernika-Lumok zapatu honetan. Urtean sei izaten dira azoka bereziak, urteko azken seihilekoan, eta hileko lehen zapatuetan.Sei izaten dira urtero, eta bosgarrena egingo dute zapatu honetan. Gernika-Lumoko azoka ber...
Azken aurreko azoka berezia egingo du Gernika-Lumok zapatu honetan. Urtean sei izaten dira azoka bereziak, urteko azken seihilekoan, eta hileko lehen zapatuetan.
Sei izaten dira urtero, eta bosgarrena egingo dute zapatu honetan. Gernika-Lumoko azoka berezietan, azarokoa izango da bihar, merkatu plazan. 09:00etan zabalduko dute, eta 14:30ak bitartean hainbat ekoizlek euren salgaiak ipiniko dituzte. Urdaibaiko nekazarien barazkiak ez ezik, euskal pastela, ogia, gazta, patea, ardoa, txakolina, eztia edota artisauen produktuak erosteko aukera izango dute herritarrek.Horrez gain, azoka bereziak berezi egiten dutenari jarraituta, zer dastatu ere izango egongo da merkatu plazan. Hain zuzen ere, Gernikako indabaren eguna izango da biharkoa, eta lau euroren truke, indaba plater bete jateko aukera edukiko dute herritarrek.
Ekainean hasi eta abendura bitartean egiten dituzte Gernika-Lumon azoka bereziak. Hilean-hilean, lehen zapatuan izaten dira, goizez. Abendukoa izango da, beraz, 2017ko azken azoka berezia.
Urdaibaiko txakolina, gazta, Gernikako piperrak, bakailoa, sagardoa, untxia eta ardoa izan dira aurreko hilabeteetako dastagaiak.