Haritz Garatek eta Nahia Quincocesek irabazi dute Lekitto Bixirik herri krosa
Lekitto Bixirik krosak korrika jarri ditu lekeitiarrak. 10. aldia izan da kros hau egin dutena Lekeition. Antolatzaileak pozik geratu dira jendeak emandako erantzunagaz: “herriko kaleetan haur eta nagusiak kirola egiten ikustea polita da”. Eguraldiak azkenean lagundu egin du eta korrikalariek eta bertaratu diren ikusleek Independentzia plaza girotu dute.
[Zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
210 korrikalari batu dira, hiru lasterketatan banatuta: 115 nagusi eta 95 ume. Bakoitza bere mailan eta bakoitza bere erritmoan baina parte hartzaile guztiek gozatu dute lasterketagaz. Nagusien mailan Haritz Garate mutiletan eta Nahia Quincoces nesketan izan dira irabazleak. Garatek 18:27 minutuko denbora egin du eta Quincocesek berriz 21:57koa. Mutiletan, Jon Rodrigez hondarribiarra izan da bigarren sailkatua (18:41 minutu) eta Gaizka Laka hirugarrena (18:48 minutu). Nesketan aldiz, Maria Gallastegi sailkatu da bigarren postuan 22:35 minutuko denboragaz eta Maider Vallina hirugarren 23:55 minutu eginda.[Zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Antolakuntzak parte hartzaile guztientzako eduki du zeozer gordeta. Lasterketa luzea egin dutenentzako kamisetak banatu dituzte eta txikienentzako opariak. Gainera, Ibai-Gane jatetxean bi lagunentzako afaria, Errigorako saskiak eta Santi Gozotegiko produktuak ere zozketatu dituzte. Santi gozotegiko opariak 125 eta 48 dortsalak zeramatzaten Inma Arantzamendi eta Ioritz Txopitearentzat izan dira. Errigorako saskiak Erik txopitea (38) eta Jesus Mari Egurrolarentzat (99) izan dira eta Ibai Gane jatetxean bi lagunentzako afaria 120 zenbakiaren jabe Josu Basalduarentzat. Bere senideek jaso dute saria. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete korrikalariei, ikusleei, boluntarioei, Lekeitioko Udalari eta sariak emateko euren produktuak eskaini dituztenei.