Azaroaren 10etik 14ra lehiatuko dituzte probak. Iaz ez bezala lehen bi egunetan kintxopekoekin hasiko da dema, eta ondorengo hiru egunetan nagusien txanda izango da.
Parte hartzaileen artean, bertoko
probalari ezagunak daude, beste urte batez. Kintxopekoetan Aulestiko Aitor Alzaa lehiatuko da lehenengo gauean, eta biharamunean Etxebarriako Adorrixa anaiak, Maumeko Baraiazarra eta Nabarniz jatetxea.
Nagusietan hamar probalarietatik lau izango dira Lea-Artibai eskualdekoak. Azaroaren 12ko saioan Aulestiko Juan Uriarteren zaldiak burutuko du dema, eta azaroaren 13an Maider Uriarte aulestiarrarenak lehiatuko du, eta azken egunean Markina-Xemeingo Patxua tabernakoen eta Aulestiko Kobaren abereek.
Betiko legez, abereak 400 kilotan sartu beharko dira, eta gorako kilo bakoitzeko kilo bateko gainkarga izango dute –saioak hasi baino ordubete aurretik pisatuko dituzte–. Zaldi bakoitzak bi itzain libre eroango ditu. Hala, deman 800 kiloko Etxebarriko harria erabiliko dute, 50 kiloko txapagaz. Saio bakoitza ordu erdiko izango da.
Sariei dagokionez, batean zein bestean, txapeldunak 800 euro, Irubide Tabernak emandako txapelak eta Olaia jatetxeak eta Otsolo tabernak emandako mantak irabaziko ditu.
Seigarren sailkatuetara arteko sariak daude. Gainontzeko sailkatuek 300 euroko dieta jasotzeko gutxienez txapeldunen markaren %70 egin beharko dute.
EGUTEGIA:
AZAROAK 10 (21:00)
–Aitor Alzaa (Aulesti)
–Talaia Jatetxea (Zumaia)
–Txibilter (Azkotitia)
AZAROAK 11 (21:00)
–Adorrixa Anaiak (Etxebarria)
–Baraiazarra (Maume)
–Nabarniz Jatetxea (Nabarniz)
AZAROAK 12 (17:00)
–Totxi (Laukiz)
–Rasse Denda (Durango)
–Juan Uriarte (Aulesti)
–Portilla (Artzentales)
AZAROAK 13 (21:00)
–Irati Erauzkin (Maos)
–Fermin Santamaria (Guriezo)
–Maider Uriarte (Aulesti)
AZAROAK 14 (21:00)
–Const.Torrontegi (Gamiz)
–Koba (Aulesti)
–Patxua Taberna (Markina-Xemein)
- 800 euro, Olaia Jatetxeak eta Otsolo Tabernak emandako mantak eta Irubide Tabernak emandako txapelak.
- 700 euro.
- 600 euro.
- 550 euro.
- 450 euro.
- 400 euro.