Tiratzaile ondarrutarra “
pozik” itzuli da Bilbon egindako lanagaz.
510,8 puntu lortu ditu Solabarrietak eta azken aldian bezala puntuak nabarmen jaitsi direla azpimarratu du. Baina puntuak jaistearen arrazoia ez da besterik
diana txikiarekin jaurtitzea baino.
Diana txikira egindako jaurtiketetan orokorrean jaisten da puntuazioa baina hala eta guztiz ere
Innsbrucken (Austria) baino
26 puntu gehiago lortu ditu, han 484,7 puntu lortu baitzituen.
Hurrengo erronka
Espainiako txapelketa izango dute Ager Solabarrietak eta Maite Badiolak
bi aste barru, eta orain txapelketarako prestakuntzan murgilduta daude buru-belarri.
Ager Solabarrieta dominagaz zapatuan Artxandan. Argazkia: Maite Badiola