Lea-Artibai eta Mutrikuko
nagusien mailako talde guztien artean biak izan dira bakarrik garaipenak lortu dituztenak. Bi taldeek azken asteetan zeramaten goranzko joera baieztatu dute etxean lortutako garaipenekin.
Berriatuko Futbol Taldeak 2-1 hartu zuen mendean Ezkurdi taldea Ibarran. Partidu estua izan zen baina
Birama Tiorrek sartutako bi golei esker 3 puntuak etxean geratu ziren. Aipatzekoa ere
Aitor Ramallo atezainak penalti jaurtiketa bat gelditu zuela, azken emaitzarako erabakigarria izan zena.
Artibai Futbol Taldeak gol sorta eder batekin menderatu zuen Ugao Barroeta zelaian, eta horrela lortu zuen aurtengo etxeko lehen garaipena. Lehen zatia estua izan zen baina 38. minutuan
EƱaut Gorosabelek eta bost minutu geroago
Maddy Sarr aurrelariak sartutako bi goli esker 2-0 joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian ere nagusi izaten jarraitu zuten markina-xemeindarrek eta
Gorosabelek penaltiz eta
Aitor Antsotegik areaz kanpotik sartutako beste gol banari esker azken 4-0ekoa laga zuten markagailuan.
Aurrerak Erandion zelairatutako hamaikakoa. Argazkia: Leartigol
Emaitza onak lortu ez zituztenak Mutriku Futbol Taldeko mutilak eta neskak, Aurrera Kirol Elkartea eta Lekeitio Futbol Taldea izan ziren.
Mutrikuko mutilek 3-0 galdu zuten Hernaniren aurka,
neskek 1-2 etxean Bergararen aurka eta
ondarrutarrek eta lekeitiarrek gol bakarra jasota galdu zituzten euren neurketak.