Ager Solabarrietak II. Open Ipar Tiro txapelketa irabazi du
Ager Solabarrieta tiratzaile ondarrutarrak II. Open Ipar Tiro txapelketa irabazi zuen zapatuan, Bilboko Artxanda auzoan.Tiratzaile ondarrutarra «pozik» itzuli zen hiriburuan egindako lanagaz. 510,8 puntu lortu zituen Solabarrietak, eta azken aldian b...
Tiratzaile ondarrutarra «pozik» itzuli zen hiriburuan egindako lanagaz. 510,8 puntu lortu zituen Solabarrietak, eta azken aldian bezala, puntuak nabarmen jaitsi direla azpimarratu du. «Hala ere, puntuak jaistearen arrazoia ez da besterik diana txikiarekin jaurtitzea baino», azaldu du.
Diana txikira egindako jaurtiketetan orokorrean jaisten da puntuazioa, baina, hala ere, Innsbrucken (Austria) baino 26 puntu gehiago lortu ditu; han 484,7 puntu lortu baitzituen.
Espainiako txapelketa
Hurrengo erronka Kanaria Uharteetako Las Palmas hiriburuan jokatuko den Espainiako txapelketa izango dute Ager Solabarrietak eta Maite Badiolak.
Bi aste barru izango da hitzordu garrantzitsua, eta orain txapelketarako prestakuntzan murgilduta daude buru-belarri Solabarrieta eta Badiola, emaitza onak lortzeko asmoagaz.