Karmen jaietan egon ziren kaleko ikuskizun eta emanaldiek herritarren
balorazio oso ona izan dutela jakitera eman du Markina-Xemeingo Jai Batzordeak, eta datorren urteari begira bide beretik jarraitu eta musika dantzagarri gehiago jartzea proposatu dute.
Barraken kokagune berriak eta jaien aurreko asteburuko ekintzek harrera oso ona izan dutela jakitera eman dute, eta ume eta gazteentzako ekintzak egun batean baino gehiagotan programatzeak ere onespen osoa eduki du.
Bestalde,
hobekuntza batzuk egin beharra ere ikusi dute. Hala nola, barraken kokaguneko musika bateratu eta soinua jaistea, ordutegiak zaintzea eta edukiontzi gehiago jartzea. Kanpotik ekarri diren ikuskizun batzuekin ez dela asmatu ere aitatu dute.
Aurten estreinakoz, jaien balantzea jasotzen duten eskuorriak landu eta etxez etxe banatu dituzte. Jaien balorazioa egiteaz gain, antolaketan izan diren gastu guztiak zehatz-mehatz jaso dituzte bertan. Guztira,
111.480,45 euroko gastua izan dute 2017ko Karmen jaiek.
Jai Batzordearen hurrengo bilera
azaroaren 14an izango da, 19:00etan, Uhagonen.
[ARGAZKI GALERIA] 2017ko Karmen jaiak