Espetxe Zaintzako Epaileak Ibon Iparragirreri buruzko iritzia eskatu dio Madrilgo Medikuen Elkargoari

Iparra Galdu Baik plataformako kideek azaldu dutenez Castro epaileak Alcala Meco espetxeko medikuari eskatu zion lehenengo Iparragirreren egoerari buruzko iritzia, duela bi aste, eta orain Madrilgo Medikuen Elkargoari eskatu dio. Jakitera eman dutenez Iparragirreren abokatuak medikuen txosten guztiak bideratzen ari dira elkargora, orain arte egindako mediku azterketa guztiak esku artean izan ditzaten eta horien arabera baloratu presoaren egoera. Bestalde, iturri batzuen arabera Castro epaileak presoaren inguruan egin beharreko tramiteak arintzea eskatu du, Ibonen egoerak txarrera gehiago egingo balu ere.
Ibon Iparragirreren aldeko manifestazioa Ondarroan.

Ibon Iparragirreren aldeko manifestazioa Ondarroan.

HONEKIN LOTUTA: