Gorroño Errenteriko bizilagunekin batuko da zapatuan
GERNIKA-LUMO // Gernika-Lumoko alkate Jose Maria Gorroñok Errenteria auzoa bisitatuko du zapatuan, «bertako bizilagunen beharrizanak eta eskaerak zeintzuk diren ezagutzeko». Urtero hainbat bisita egiten ditu herriko auzoetara, beti ere, helburu bera...
GERNIKA-LUMO // Gernika-Lumoko alkate Jose Maria Gorroñok Errenteria auzoa bisitatuko du zapatuan, «bertako bizilagunen beharrizanak eta eskaerak zeintzuk diren ezagutzeko». Urtero hainbat bisita egiten ditu herriko auzoetara, beti ere, helburu beragaz. Hala, zapatukoa programa horren baitako hurrengo hitzordua izango da. 12:30ean Mertzede ikastetxeko frontoian batuko dira.