Keu Agirretxea musikariak solasaldia eskainiko du Mutrikuko Gaztetxean

Mutriku Rock Kolektiboak (MRK) eta Mutrikuko Gaztetxeak gonbidatuta, Keu Agirretxea musikari ondarrutarrak bere ibilbideari errepasoa egingo dio zapatuan, 11:00etan hasita, Mutrikuko Gaztetxean. Solasaldi musikatuan, gitarra izango da protagonista, elektrikoa zein akustikoa. Praktika, soinua, inprobisazioa, grabazioa eta erabiltzen dituten teknika ezberdinei zein bere bizipenei buruz hitz egingo du, besteak gauza batzuen artean. Ekintza doakoa da eta antolatzaileek zehaztu dutenez ez da musika maila jakin bat eduki behar solasaldi edo hitzaldian parte hartzeko.
Keu Agirretxea

Keu Agirretxea musikari Ondarrutarra.