Lurgaia Fundazioaren kanpainak bere lehen helburua bete du
INGURUMENA // Lurgaia Fundazioak martxan jarritako Gure basoak gure etorkizuna finantzaketa kolektiboaren kanpainak bere lehen helburua bete du. Urdaibaiko Biosfera Erreserban egongo den hariztirik zabalena sortzea da fundazioaren helburua, eta, horret...
INGURUMENA // Lurgaia Fundazioak martxan jarritako Gure basoak gure etorkizuna finantzaketa kolektiboaren kanpainak bere lehen helburua bete du. Urdaibaiko Biosfera Erreserban egongo den hariztirik zabalena sortzea da fundazioaren helburua, eta, horretarako, Muxikako Undabason 31 hektarea erosiko dituzte. Erosketa horren lehenengo ordainketa egiteko hasi zuten kanpaina, eta 235 lagunek egindako ekarpenei esker, proiektua aurrera eramango dela ziurtatu dute.