Zelai berria izango dute laster Markina-Xemeindarrek. Zelaibarri proiektua prest dauka udalak, eta obrako lizitazio espedienteari hasiera eman diote. Joan den astean egindako osoko bilkuran eman zioten onespena.
Udaletxe osteko
inguru osoa itxuraldatuko du egitasmoak.
Berdegune handi bat izango du erdian eta haren inguruan joango dira aparkalekuak, trabesetara. Orain daudenak baino
bost gehiago egongo direla jakitera eman du Juanjo Txurruka Markina-Xemeingo alkateak, eta ibilgailuak ez ezik, proiektuak oinezkoak ere hartzen dituela kontuan azaldu du. Hala, espaloiak eta zebrabideak jarriko dituzte batetik bestera errazago ibiltzeko.
Udaletxe osteko aparkalekua.
Zelai berria, gainera,
aisialdirako gune bat ere izango da, jarleku, zuhaitz, jolasleku eta paseatzeko bideagaz. “Arbola handiak mantendu egingo dira eta arbola berriak ere sartuko ditugu”.
Berdegunearen inguruko errepideak
norabide bakarra izango du; orain dagoena mantenduko dute, “baina premia dagoenean aldatu daiteke”. Bestalde, Zelaiaren goiko parteko errepidean bezala, behegaina tolesdurak dituen asfaltoagaz estaliko dute, “ibilgailuak astiro joateko”.
Urtarrilean hasiko dituzte lehen faseko obrak eta ekainean amaitzea dute helburua
Ibaibarreneta auzoari zati bat kendu behar diotela ere jakitera eman du alkateak. “Horren ordez etxebizitzen ondoan duten aparkalekua konponduko dugu, arbolak kendu eta aparkatzeko guneak hobetuz”.
Aparkalekuek eta erdiko bideak guztira,
16 metroko zabalera izango dutela zehaztu du Juanjo Txurrukak. “Tarte horretan egongo da lekua azokako animaliak edo Karmen jaietako barrakak jartzeko”.
Udaletxe osteko aparkalekuaren goiko partea.
Bi fase. Obra guztia lizitazio bakarrean aterako dute. Hala ere, lanak fase bitan egingo dira. Ibaibarreneta auzoaren alderdirantz dagoen zatia izango da lehena, eta obrak
urtarrilean hasiz gero, ekainaren amaierarako amaituta egotea dute helburua. “Karmenetarako dena libre egoteko”.
Proiektua herritarrei azaltzeko batzarra deituko du udalak, eta proiekzio bat ere prestatzen dabiltza zelan geldituko den ikusteko
Eten handiegirik barik hasiko litzateke bigarren zatia. “
Abuztuan hastea da gure asmoa, eta bost hilabeteko epea behar duenez, abendurako edo 2019aren hasierarako amaituta egotea nahiko genuke”, azaldu du alkateak.
Zelaibarri proiektuaren aurrekontua
1.500.000 euro ingurukoa da, eta neurri handi batean Aldapeko eta Zelaibarri inguruan egin diren etxeetako
sustatzaileek ordainduko dutela argitu du alkateak. “Inguru horretako urbanizazioaren barruan sartzen da”. Hala ere, udalak hobekuntza batzuk egin nahi ditu, eta beraz, berak ere jarriko du kopuru bat.
Zelaibarri proiektua herritarrei ezagutzera emateko asmoa erakutsi du udalak. Herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzeko
batzarra deituko dute, eta proiekzio bat ere prestatzen ari dira egitasmoa zelan geratuko den ikusteko.