Zena eta Dena erakusketa ikusgai egongo da asteburu honetan ere kartzela zaharrean. Zapatuan eta domekan bisitatu ahalko da, 12:00etatik 15:00etara. Joan den zapatuan inauguratu zuten hiru artisten lanak biltzen dituen erakusketa. Kartzela zaharrean da...

Zena eta Dena erakusketa ikusgai egongo da asteburu honetan ere kartzela zaharrean. Zapatuan eta domekan bisitatu ahalko da, 12:00etatik 15:00etara. Joan den zapatuan inauguratu zuten hiru artisten lanak biltzen dituen erakusketa. Kartzela zaharrean dauden aztarnak Ignacio Garcia Sanchez, Gabriele Muguruza Goenaga eta Paula Prieto Fdez de Velasco artisten sormenagaz nahasten dira orain. Hala, eskultura, margo eta grafiti berriak batu zaizkie lehendik zeuden grafitoei. Oier Iruretagoiena da erakusketaren komisarioa.