Eskorbuto Santurtziko punk talde mitikoari buruzko dokumentala dakar gaurko [azaroak 10]
pintxo zinemak 20:30etik aurrera: Kikol Grauk zuzendutako
Eskorbuto, la mas macabra de las vidas. Erritmo bizian grabatuta, 80ko hamarkada, elkarrizketak, egoera politikoa, musika eta Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko hondamenaren
collage bat biltzen du gazteleraz grabatutako dokumentalak.
Orain arteko pintxo zinemetan
jendeak ondo erantzun duela diote Uhagoneko arduradunek. «Dokumental musikatuak dinamikoagak izaten dira, eta jendeak gustukoak ditu».
La Pulga eta Lagunak. Argazkia: La Pulga
Punketik flamenkorako jauzia eginda,
La Pulga eta Lagunak izeneko kuadro flamenkoa ailegatuko da bihar arratsaldea [azaroak 11] girotzera. Flamendo tradizionalaren erroetatik abiatuta, magia eta zentzumenen giroa ekarriko ditu Uhagoneko agertokira
Ufadak azken lanak. Indarra, sentitzeko grina, poza, teknika zaindua…, hori eta askoz gehiago ekarriko ditu oholtzara.
Ufadak 80 minutu inguruko ikuskizuna da, eta horietan dantza, kantua, gitarra, perkusioa eta palmak biltzen dituzten kantuen bitartez, flamenkoaren hainbat alderdi eskaintzen ditu: seguidilla, alegria, solea, tangoa, buleria… Askoa Etxebarrieta Lasheras La Pulga dantzaria, Angel Lopez de Toro kantaorea, Aitor Escobar gitarra-jotzailea eta zehazteke dagoen perkusio jotzaile bat egongo dira agertokian.
Sormena lantzen. 7 urtetik gorako umeei zuzendutako
Light Painting tailerra hartuko du Uhagoneko erakusketa gelak domekan [azaroak 12]. 16:30ean hasi eta 18:00etara arte luzatuko da. Azken hiruhilabeteko artista gonbidatu
Rafa Rodrigok emango du tailerra, eta ez da aurretiaz izenik eman beharko. Argiagaz marraztearen teknika geroz eta gehiago ikusten dugu ikus-entzunezkoetan. Ez argazkigintzan bakarrik, baita bideogintzan ere. Teknika erraz eta dibertigarria da. Sormen Lantegikoek gonbidapena luzatu dute: «Azaroaren 12an itxaroten zaituztegu».
Eta asteburua borobiltzeko, Markina-Xemeingo Udal Parekidetasun Batzordearen ekimenez, Bertha Gaztelumendik zuzendutako
Volar filma emango dute. Genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jaso ditu zuzendariak, eta horietako bi egongo dira lana aurkezten Uhagonen. Emakundek aurkeztu zuen
Donostiako Zinemaldian.
Eskorbuto. Argazkia: dirtyrock.info