Ciudad de Frias pintura lehiaketara aurkeztu dituzten lanak ikusgai jarri dituzte, beste urte batez, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. Erakusketa bisitatzen duten horiek, 20 margolan inguru ikusi ahalko dituzte. Ikus daitezkeen lanen artean, lehiak...
Ciudad de Frias pintura lehiaketara aurkeztu dituzten lanak ikusgai jarri dituzte, beste urte batez, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. Erakusketa bisitatzen duten horiek, 20 margolan inguru ikusi ahalko dituzte. Ikus daitezkeen lanen artean, lehiaketako lan irabazleak (argazkian) eta izendapen bereziak eduki dituztenak daude. «Kalitatezko» margolanak dira, eta Burgoseko (Espainia) Frias herrian edo inguruetan, kalean margotutakoak dira. Lan horiek egiterako orduan, margolariek teknika ezberdinak erabili dituzte; olioa, akuarela, akrilikoa edota collage-a, besteak beste. Azaroaren 16ra arte bisita daiteke erakusta, egunero, 19:00etatik 21:00etara.